XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta hirugarren boz batek, oso antzerakoak, erantzun zuen: - Nire ustez, Norbaitek berak etsiko zuen.

- Zeren eta Sekula ez kalean denbora-aspiraziorik ez egoteak bakarrik hark berak eten duela esan nahi bait du.

- Konturatuko zen gure menpe egon beharra zegoela.

- Orain konponduko dugu.

- Non dago sartuta?.

Gizon grisek inguruetara begiratu zuten, bila; baina, ziplo, haietako batek, boz are hauskaragoaz, ahal bada, esan zuen: - Zerbait oker dabil, jaunak.

- Erlojuak! Begiraiezue erlojuei.

- Guztiak daude geldi. Bai eta hareazko hau ere.

- Geldituko zituen esan zuen beste batek, zalantzan.

- Ezin da hareazko erlojurik gelditu esan zuen lehenengoak.

- Eta, hala ere, begiraiezue jaunok, harea erorketaren erdian geratu da.

- Erlojua ezin da mugitu ere. Zer esan nahi du honek?.

Oraindik hizketan zirauen, korridoretik urratsak aditu zirenean, eta beste gizon gris bat atetxotik nekearen nekeaz sartu zen, keinuka ari zela etengabe.

- Gure hiriko agenteen albisteak heldu berriak ditugu.

- Beraien kotxeak gelditu egin dira.

- Dena dago geldituta.

- Ezinezkoa da gizonengandik denbora-kantitaterik txikiena ere ateratzea.

- Gure hornizio-zerbitzua bertan behera joan da.

- Jadanik ez dago denborarik! Orduk gelditu du denbora!.

Tarte batetan zehar, hilobietako isiltasunak erreinatu zuen.

Orduan, batek galdetu zuen: - Zer dio? Hornizio-zerbitzua bertan behera joan dela? Eta zer gertatuko da gurekin daramatzagun zigarroak kontsumituko direnean?

- Zuk ondotxo dakizu zer gertatuko den gurekin oihukatu zuen beste batek.

- Katastrofe bat da, jaunak!.

Eta bapatean, guztiak batera hasi ziren oihuka: - Orduk suntsitu nahi gaitu! - Setioa berehala altxatu behar dugu! - Geure denbora-biltegietara heldu behar dugu.